Osagaiak:
- 20 enpanadilla
- 200 gr arrain papurtu
- Arrautza egosi 1
- 5 koilarakada tomate pure
- Gatza
- Oliba olioa
Prozedura:
- Tipula xehe xehe ebaki eta oliotan erregosi. Arraina papurtu eta arrautza egosi; erantsi horiek biak, tomate saltsa eta gatza. Gehitu
koilaratxo bat gurin.
- Bete nahaski horrekin enpanadillak, tolestu eta zapaldu
sardexkarekin, betegarria irten ez dadin. Frijitu olio ugari eta beroan.
- Bukatzeko, mahaira zerbitzatu aurretik, xukatu gehiegizko
olioa.
Osagaiak (4 pertsonentzako):
Masa egiteko:
- 40g legami
- 160g irin
- Katilu laurden bat ur
- 700g irin
Betegarria egiteko:
- Tomate purea
- 400g mozzarella
- 50g antxoa
- Azeituna beltzak
- Oliba olioa
Prozedura:
- Lehenik eta behin, disolbatu legamia uretan eta nahastu 160g
irinekin. Orea jalkitzen utzi 30 minutuz, gutxi gorabehera.
- Behin hori egindakoan, egin sumendia 700g irinekin eta
nahastu aurrez egindako orea, gatzik bota gabe. Orea egin hamabost minututan,
gutxi gorabehera, egin bola bat eta hautseztatu irin apur bat. Orea jalkitzen
utzi oihal batekin estalitako kaiku batean, 90 bat minutu.
- Jarraian, orea tenkatu eta egin olata batzuk borobilean.
Tolestu izkinak barrualdera eta bete pizzak.
- Betegarria egiteko, jarri tomate purea, 400g mozzarella
gazta, 50g antxoa eta azeituna beltzak. Bota olio apur bat gainetik. Sartu
labean 220ºC-tako tenperaturan eta utzi barruan 20 bat minutuz.
Osagarriak:
- Irina
- Esnea
- Txahal edo txerri haragi pikatua 400 gr
- Gazta birrindua
- Lasagna pasta
- Gatza
- Oliba olioa
- Azenarioa
- Tipula
- Baratxuria
Prozedura:
- Lehenengo,
tipula, azenarioa eta baratsuria zati txikietan egin behar dira, hau egiten
dugun bitartean, zartagin batean oliba olioa jarriko dugu berotzen, behin dena
txikitutakoan bertan erregosi dadin.
- Tipula, azenarioa eta baratsuria gorritzen hasten direnean,
aragi pikatua botako diogu. haragiak kolore pixkat hartzen duenean tomatea
botako diogu. haragia ez da komeni gehiegi egitea zeren ondoren labera sartu
behar dugu eta bestela gehiegi lehortuko litzateke.
- Beste ontzi batean ura jarriko dugu egosten, gatz
pixkatekin eta behin egosten hasten denean, lasaina pasta botako dugu eta 7 bat
minututan egosita egongo da.
- Azkenik bexamela egitea falta zaigu, horretarako, gurina,
esnea, gatza eta hirina beharko ditugu. lehen bizi 10 bat gramo gurin botako
ditugu zartaginera, behin hau urtzen denean (erretzen utzi gabe!) parebat
goilarakada hirin botako dizkiogu, mugitzen utzi gabe!. biak elkarrekin
ligaturik daudenean, pixkanaka esnea botatzen joango gara, su oso baxuan eta
mugitzeari utzi gabe. esnea gehitzen goazen einean zenbateko kantitatea nahi
edo behar dugun jakin beharko dugu, bakoitzak kaneloiak egin behar dituen
ontziaren arabera egin beharko du.ez ahaztu gatz apur bat ere bota beharko
diogula.
- Jada osagai guztiak prest ditugu. orain lasaina pasta
ontzian jartzen joango gara; lehenengo halea jarri ondoren, lehendik egina
dugun haragia jarriko doigu, ondoren beste hale bat eta berriz haragia. hiru
bat pixu jartzearekin nahikoa da, bestela ondoren puskatzeko arrisku gehiago
izango dugu. behin hiru pixuak eginda, bexamela botako diogu gainetik eta
azkenik gazta birrindua.
- Amaitzeko labean sartuko dugu berotzeko eta gaineko gazta
gratinatzeko. 200 bat gradutan 10 bat minutu.
Osagaiak:
- 3 Arrautz
- 3 Mayonesa goilarakada
Prozedura:
- Arrautzak 10 minutuz egosten utzi.
- Hozten direnean zuritu, erditik moztu, gero gorringoa kendu eta plater batera bota.
- Gorringoa, atuna eta mayonesa nahastu.
- Nahasketarekin arrautzak bete.
- Dekoraziorako azeitunak erabili.
Osagaiak:
- 3 edalontzi irin
- 1 eta 1/2 edalontzi azukre.
- Jogurt bat (limoi edo natural zaporekoa)
Prozedura:
- 3 arrautz plater batean bota itzazu, eta gero nahastu.
- Koilara batekin jogurt bat bota.
- Olio edalontzi bat bota ezazu, eta guztia nahastu.
- Limoi edo laranja bat arraildu ezazu, zuk aukeratu.
- Edalontzi eta erdi azukre bota iezaiozu, ondoren 3 edalontzi irin bota iezaiozu baina ez nahastu.
- Bota ezazu legami sobrea eta den dena oso ondo nahastu.
- Labean sartu 30 minutuz.
Osagaiak:
- 1 litro esne
- 400 gr irin
- 6-8 arrautz
- 200gr gurin
Prozedura:
- Gurina urtu eta esnea gehitu.
- Arrautz irabiatuekin nahastu eta azkenik irina bota.
- Bukatzeko, sartaginean gurin pixka batekin frigitu eta nahi dituzun osagaiekin bete.
Osagaiak (4 pertsonentzat):
- 200 gr pasta
- 50 gr txaka
- 50 gr ganba zuritu
- 1 arrautz egosi
- 2 tomate
- 1 baratxuri atal
- Perrexila
- Oliba olioa
- Ozpina
- Gatza
Prozedura:
- Pasta egosi gatz eta oliba olio pixka bat jartzen. 12 minutu edo.
- Baratxuria txikitu eta sartaginean su bigunez berotu ganba eta perrexilarekin. Pastarekin nahasi.
- Plater batean pasta jartzen da eta beste osagaiak inguruan.
- Gatza, ozpina eta olioarekin gertatu.