Osagarriak:
- Irina
- Esnea
- Txahal edo txerri haragi pikatua 400 gr
- Gazta birrindua
- Lasagna pasta
- Gatza
- Oliba olioa
- Azenarioa
- Tipula
- Baratxuria
Prozedura:
- Lehenengo, tipula, azenarioa eta baratsuria zati txikietan egin behar dira, hau egiten dugun bitartean, zartagin batean oliba olioa jarriko dugu berotzen, behin dena txikitutakoan bertan erregosi dadin.
- Tipula, azenarioa eta baratsuria gorritzen hasten direnean, aragi pikatua botako diogu. haragiak kolore pixkat hartzen duenean tomatea botako diogu. haragia ez da komeni gehiegi egitea zeren ondoren labera sartu behar dugu eta bestela gehiegi lehortuko litzateke.
- Beste ontzi batean ura jarriko dugu egosten, gatz pixkatekin eta behin egosten hasten denean, lasaina pasta botako dugu eta 7 bat minututan egosita egongo da.
- Azkenik bexamela egitea falta zaigu, horretarako, gurina, esnea, gatza eta hirina beharko ditugu. lehen bizi 10 bat gramo gurin botako ditugu zartaginera, behin hau urtzen denean (erretzen utzi gabe!) parebat goilarakada hirin botako dizkiogu, mugitzen utzi gabe!. biak elkarrekin ligaturik daudenean, pixkanaka esnea botatzen joango gara, su oso baxuan eta mugitzeari utzi gabe. esnea gehitzen goazen einean zenbateko kantitatea nahi edo behar dugun jakin beharko dugu, bakoitzak kaneloiak egin behar dituen ontziaren arabera egin beharko du.ez ahaztu gatz apur bat ere bota beharko diogula.
- Jada osagai guztiak prest ditugu. orain lasaina pasta ontzian jartzen joango gara; lehenengo halea jarri ondoren, lehendik egina dugun haragia jarriko doigu, ondoren beste hale bat eta berriz haragia. hiru bat pixu jartzearekin nahikoa da, bestela ondoren puskatzeko arrisku gehiago izango dugu. behin hiru pixuak eginda, bexamela botako diogu gainetik eta azkenik gazta birrindua.
- Amaitzeko labean sartuko dugu berotzeko eta gaineko gazta gratinatzeko. 200 bat gradutan 10 bat minutu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario