martes, 8 de mayo de 2012

Arrain enpanadillak


Arrain enpanadillak 
Osagaiak:
  • 20 enpanadilla
  • 200 gr arrain papurtu
  • Arrautza egosi 1
  • 5 koilarakada tomate pure
  • Gatza
  • Oliba olioa




Prozedura:
  1. Tipula xehe xehe ebaki eta oliotan erregosi. Arraina papurtu  eta arrautza egosi; erantsi horiek biak, tomate saltsa eta gatza. Gehitu koilaratxo bat gurin.
  2. Bete nahaski horrekin enpanadillak, tolestu eta zapaldu sardexkarekin, betegarria irten ez dadin. Frijitu olio ugari  eta beroan.
  3. Bukatzeko, mahaira zerbitzatu aurretik, xukatu gehiegizko olioa.

Pizza napolitana

Osagaiak (4 pertsonentzako):
Masa egiteko:
  • 40g legami
  • 160g irin
  • Katilu laurden bat ur
  • 700g irin
Betegarria egiteko:
  • Tomate purea
  • 400g mozzarella
  • 50g antxoa
  • Azeituna beltzak
  • Oliba olioa



Prozedura:
  1. Lehenik eta behin, disolbatu legamia uretan eta nahastu 160g irinekin. Orea jalkitzen utzi 30 minutuz, gutxi gorabehera.
  2. Behin hori egindakoan, egin sumendia 700g irinekin eta nahastu aurrez egindako orea, gatzik bota gabe. Orea egin hamabost minututan, gutxi gorabehera, egin bola bat eta hautseztatu irin apur bat. Orea jalkitzen utzi oihal batekin estalitako kaiku batean, 90 bat minutu.
  3. Jarraian, orea tenkatu eta egin olata batzuk borobilean. Tolestu izkinak barrualdera eta bete pizzak.
  4. Betegarria egiteko, jarri tomate purea, 400g mozzarella gazta, 50g antxoa eta azeituna beltzak. Bota olio apur bat gainetik. Sartu labean 220ºC-tako tenperaturan eta utzi barruan 20 bat minutuz. 

Haragizko lasagna


Osagarriak:
  • Irina
  • Esnea
  • Txahal edo txerri haragi pikatua 400 gr 
  • Gazta birrindua
  • Lasagna pasta
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Azenarioa
  • Tipula
  • Baratxuria


Prozedura:
  1. Lehenengo, tipula, azenarioa eta baratsuria zati txikietan egin behar dira, hau egiten dugun bitartean, zartagin batean oliba olioa jarriko dugu berotzen, behin dena txikitutakoan bertan erregosi dadin.
  2. Tipula, azenarioa eta baratsuria gorritzen hasten direnean, aragi pikatua botako diogu. haragiak kolore pixkat hartzen duenean tomatea botako diogu. haragia ez da komeni gehiegi egitea zeren ondoren labera sartu behar dugu eta bestela gehiegi lehortuko litzateke.
  3. Beste ontzi batean ura jarriko dugu egosten, gatz pixkatekin eta behin egosten hasten denean, lasaina pasta botako dugu eta 7 bat minututan egosita egongo da.
  4. Azkenik bexamela egitea falta zaigu, horretarako, gurina, esnea, gatza eta hirina beharko ditugu. lehen bizi 10 bat gramo gurin botako ditugu zartaginera, behin hau urtzen denean (erretzen utzi gabe!) parebat goilarakada hirin botako dizkiogu, mugitzen utzi gabe!. biak elkarrekin ligaturik daudenean, pixkanaka esnea botatzen joango gara, su oso baxuan eta mugitzeari utzi gabe. esnea gehitzen goazen einean zenbateko kantitatea nahi edo behar dugun jakin beharko dugu, bakoitzak kaneloiak egin behar dituen ontziaren arabera egin beharko du.ez ahaztu gatz apur bat ere bota beharko diogula.
  5. Jada osagai guztiak prest ditugu. orain lasaina pasta ontzian jartzen joango gara; lehenengo halea jarri ondoren, lehendik egina dugun haragia jarriko doigu, ondoren beste hale bat eta berriz haragia. hiru bat pixu jartzearekin nahikoa da, bestela ondoren puskatzeko arrisku gehiago izango dugu. behin hiru pixuak eginda, bexamela botako diogu gainetik eta azkenik gazta birrindua.
  6. Amaitzeko labean sartuko dugu berotzeko eta gaineko gazta gratinatzeko. 200 bat gradutan 10 bat minutu.

lunes, 7 de mayo de 2012

Betetako arrautzak

Osagaiak:
  • 3 Arrautz
  • 3 Mayonesa goilarakada
  • 3 Atun goilarakada


Prozedura:
  1. Arrautzak 10 minutuz egosten utzi.
  2. Hozten direnean zuritu, erditik moztu, gero gorringoa kendu eta plater batera bota. 
  3. Gorringoa, atuna eta mayonesa nahastu. 
  4. Nahasketarekin arrautzak bete.
  5. Dekoraziorako azeitunak erabili.

Bizkotxoa

Bizcocho de yogur en microondas Osagaiak:

  • 3 arrauts
  • 3 edalontzi irin
  • 1  eta 1/2 edalontzi azukre.
  • Edalontzi bat olio
  • Limoi arraildura
  • Jogurt bat (limoi edo natural zaporekoa)
  • Legamiazko sobre bat

Prozedura:
  1. 3 arrautz plater batean bota itzazu, eta gero nahastu.  
  2. Koilara batekin jogurt bat bota. 
  3. Olio edalontzi bat bota ezazu, eta guztia nahastu. 
  4. Limoi edo laranja bat arraildu ezazu, zuk aukeratu. 
  5. Edalontzi eta erdi azukre bota iezaiozu, ondoren 3 edalontzi irin bota iezaiozu baina ez nahastu.
  6. Bota ezazu legami sobrea eta den dena oso ondo nahastu. 
  7. Labean sartu 30 minutuz.

miércoles, 2 de mayo de 2012

Crep



Osagaiak:
  • 1 litro esne
  • 400 gr irin 
  • 6-8 arrautz
  • 200gr gurin

Prozedura:
  1. Gurina urtu eta esnea gehitu.
  2. Arrautz irabiatuekin nahastu eta azkenik irina bota.
  3. Bukatzeko, sartaginean gurin pixka batekin frigitu eta nahi dituzun osagaiekin bete.





Pasta entsalada

Osagaiak (4 pertsonentzat):
  • 200 gr pasta
  • 50 gr txaka
  • 50 gr ganba zuritu
  • 1 arrautz egosi
  • 2 tomate
  • 1 baratxuri atal
  • Perrexila
  • Oliba olioa
  • Ozpina
  • Gatza

Prozedura:
  1. Pasta egosi gatz eta oliba olio pixka bat jartzen. 12 minutu edo.
  2. Baratxuria txikitu eta sartaginean su bigunez berotu ganba eta perrexilarekin. Pastarekin nahasi.
  3. Plater batean pasta jartzen da eta beste osagaiak inguruan.
  4. Gatza, ozpina eta olioarekin gertatu.
                        


Euskal pastela


Osagaiak:

  • 3 arrautza
  • 3 basokada esne
  • Basokada bat irin 
  • Basokada bat azukre
  • 150g margarina
  • Koilarakada bat oilo

Prozedura:
  1. Nahasi arraytzak azukrearekin.
  2. Bota itzazu poliki-poliki esnea eta irina nahasketara.
  3. Ipini ura sartagin batean eta irakin ezazu ura. Sartu ontzi bat margarinarekin 
  4. sartagin barruan,  margarina desegiteko.
  5. Margarina desegitea eta ondoren nahasi arautzak, esnea eta azukrearekin. 
  6. Gero, dena irabiatu.
  7. Igurtzi ezazu pastaleran moldea oiloz eta bota nahasketa molde barruan.
  8. Sartu dena labe erdian 45 minutu zehar.
  9. Utzi hozteko, atera moldea eta sartu pastela hotzkailuan.





Errezetak

Web horri honetan euskarazko errezeta batzuk jarriko ditut. Espero dut gustukoa izatea.